Enpresaren Ekonomia eta Zuzendaritzako Elkarte Zientifikoaren (ACEDE) XXXVI. Nazioarteko Kongresuaren helburua enpresa-zuzendaritzak gaur egun talentua kudeatzeko eta mantentzeko dituen erronkei buruzko hausnarketa sakona egiteko gune bat eskaintzea da. Talentuaren kudeaketa horretan arreta jarrita, Bilboko kongresua enpresa zuzendaritzako espezialisten ikerketa-emaitza zientifikoen trukerako eta dibulgaziorako topaketa bat izango da. Era berean, gure inguruneko garapen ekonomikoaren eredua ikusarazteko aukera gisa planteatzen da, ezagutzan, ekintzailetzan eta enpresa-sustraitzean oinarrituta. Modu berean, kongresuak nazioarteko testuinguru batean erakunde publikoen, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza indartzeko balioko du.
ACEDEren Nazioarteko XXXVI. Kongresua Bilbon egingo da 2027ko ekainaren 20tik 22ra Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). "Talentuaren kudeaketa industria-trantsizioko lehiakortasunaren ardatz gisa" lelopean, zientzia irekia sustatu nahi da, ezagutza akademian bakarrik geratu ez dadin, Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea batuz eta industria-trantsiziorako erlazio honen garrantzia azpimarratuz.