IZEN-EMATEA ETA OSTATUA


Izen-ematea

Parte-hartzea baieztatzeko azken eguna: 2027ko maiatzaren 24a da (Ondoren, ezin izango da partaide berririk erregistratu)

Izena emateko plataformara sartzeko, sakatu esteka eta jarraitu urratsak: https://www.conftool.org/acede2027/

 

Kongresuko kuotak (eurotan) hurrengoak dira:

 

Parte-hartzaile mota

2027-04-30ra arte

2027-05-01etik aurrera

(Murriztua)

(Normala)

ACEDEko bazkideak

370

420

ACEDEko bazkide ez direnak*

500

580

ACEDEko bazkide diren doktoregoko ikasleak eta  jubilatuak**

280

330

ACEDEko bazkideak ez diren doktoregoko ikasleak**

380

430

Programaz kanpoko ekintzetarako kideak (ez dago autoreentzat eskuragarri)***

235

275

Inskripzioak Conftool plataformaren bidez ordaintzen dira.

Conftool plataformaren jarraibideak bete kreditu-txartelaren edo banku-transferentziaren bidez ordaintzeko, eta baita fakturak editatu eta inprimatzeko ere. Bereziki gomendagarria da KREDITU TXARTELArekin ordaintzea, inskripzioak eta bidalitako lanak hobeto uztartu ahal izateko.

Kuota murriztua duten inskripzioak 2027ko apirilaren 30eko gauerdira arte bakarrik ordaindu ahal izango dira. 2027ko maiatzaren 1etik aurrera tarifa normala ordainduko da.

 

* ACEDEko bazkide egin nahi baduzu, klikatu hemen.

 

** Doktoregoko ikaslea edo jubilatua bazara, baldintza horren justifikazioa erantsi beharko duzu. Adibidez, doktoregaien kasuan, ikasturte honetarako doktorego-programaren matrikula-egiaztagiria.

 

*** Inskripzioaren barruan sartzen dira ekainaren 20ko koktela, ekainaren 21eko afari soziala, ekainaren 22ko gala-afaria, jarduera soziala, eta ekainaren 21 eta 22ko bazkari eta kafeak.

 

Kongresuaren programa zientifikoaren antolaketa egokia ahalbidetzeko, honako premisa hauek hartu behar dira kontuan:
     

  • Onartutako komunikazio bakoitzak aurkezpenaz arduratuko den eta kongresuan inskribatuta egongo den pertsona bat izan beharko du.
  • Inskribatutako pertsona bakoitzak gehienez bi komunikazio aurkeztu (defendatu) ahal izango ditu, bi komunikazio baino gehiagoren egilekide gisa agertzeko aukera alde batera utzi gabe.
  • Hirugarren edo ondorengo lan bat aurkezteko, kongresuan inskribatutako beste egilekide batek parte hartu beharko du.

Inskripzioa berretsi egingo da ordainketa jaso eta adierazitako erregistro-baldintzak betetzen direla egiaztatzen denean.

 

Kongresuaren programak aldaketak izan ditzake.

 

Baliogabetze-politika:

 

  • Izen-ematea idatziz ezeztatu beharko da, helbide elektroniko honetara idatzita: sistema@congresoacede.org
  • Kuota osoa 2027ko maiatzaren 10era arte itzuliko da, kongresukideak hala estatuz gero.
  • Kuoetaren %50a itzuliko da 2027ko maiatzaren 11tik 24ra bitartean.
  • Ez da inolako zenbatekorik itzuliko 2027ko maiatzaren 24tik aurrera, administrazio- eta kudeaketa-gastuak direla eta.