Track-etara deia

ACEDEren XXXVI. Kongresuaren Batzorde Antolatzaileak jakinarazten dizu hurrengo kongresua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egingo dela, Bilbon, “Talentuaren kudeaketa industria-trantsizioko lehiakortasunaren ardatz gisa” lelopean, 2027ko ekainaren 20tik 22ra.

Batzorde Antolatzaileak komunitate akademikoa gonbidatzen du Special Tracks-etarako (ST) proposamenak aurkeztera. ST-ak jadanik finkatutako edo sortzen ari diren ikerketa-ildoetan sakontzeko gune tematikoak dira.

Track bakoitzeko arduradunek Batzordearekin lan egingo dute honako eginbeharretan:

  • (i) deialdia zabaltzea eta autore nazionalak eta nazioartekoak erakartzea,
  • (ii) ebaluatzaileak esleitzea,                                                                         
  • (iii) onartutako lanen hautaketa,                                                           
  • (iv) autoreekin komunikatzea, eta                                                              
  • (v) saioen koordinazioa kongresuan zehar

Proposamenak aurkeztea

Kontuan izanik gehienez ere bi antolatzaile egon daitezkeela, proposamenak 2026ko urriaren 22a baino lehen bidali beharko dira
sistema@congresoacede.org helbidera.

Proposamen bakoitzak hurrengoa jaso beharko ditu:

·  Track-aren izenburua

·  Arlo tematikoa

·  Track-aren laburpena eta balio erantsia (gehienez 300 hitz)

·  Gako-hitzak

· Arduradunen izena, posta elektronikoa eta unibertsitatea (gehienez bi arduradun ST bakoitzeko)


Batzorde Zientifikoaren erabakia 2026ko azaroaren 15a baino lehen jakinaraziko da. Onartutako proposamenen arduradunek prestakuntza labur bat jasoko dute bidalketak eta ebaluazioak kudeatzeko erabiliko den Conftool plataformaren erabilerari buruz.

STak osorik ingelesez garatuko dira.

Edozein kontsulta egiteko,
sistema@congresoacede.org helbidera idatzi dezakezu.



ACEDE 2027-ko Batzorde Antolatzailea